Bizi berriz

Laskorain Ikastola, 4B, “Bizi berriz” taldea

TALDEKIDEAK: Ane Mendizabal Anton, Maddi Jauregi Zubillaga, Mara De Miguel Urrestarazu eta Maren Lasa Sukia

3. ASTEA:

Aste hasieran dena zehaztu eta LH5eko irakasleekin hitz egin genuen trukea Maiatzak 29 ostirala egiteko. Iada, gaur burutu dugu gure proiektua, goizeko 3 ordu pasa ditugu honetan, hasieran ikastolako aretoa prestatu dugu arropa kokatzeko, gero ikasleen arropak bildu ditugu eta mahaietan kokatu. Jarraitzeko ikasleak etorri dira aretora eta dibulgazio txarla txiki bat eman diegu, jarraian trukea egin dugu eta gero musikarekin desfilea egiten saiatu gara.