Laskorain Ikastola, 4A, Eguzkilore birziklatze kanpaina
TALDEKIDEAK: Sara Larrinaga, Nahia Obeso eta Maddi Mendibil
2. ASTEA:
Azken aste honetan azken aurkezpena egitera joan gara azken gelara.
Asteazkenean, baimen orrien bila joan ginen. Umeek nahiko erantzun ona izan dute eta ia-ia denek ekarri dute orria sinatuta. Gainontzekoen paperen bila atzo, osteguna, joan ginen. Gainera, atzo konpetentziko bi orduak testua egiteko aprobetxatu genituen.
Horretaz gain, folletoaren bi argazki eta haurrei aurkezpenean erakutsitako alternatiba jasangarriak igo ditugu instagrameko kontura.







