Laskorain Ikastola, 4A, KaiWax
TALDEKIDEAK: Hur Lakarra, Andoni Etxeberria, Jon Andueza, Haritz Urkiola
1. ASTEA:
Lehenik eta behin, proiektuaren nondik norakoak adostu ditugu taldekideen artean. Behin hori eginda web orrialde bat, instagram kontu bat (Kaiwaxeco2024) eta gmail bat (kaiwaxeco@gmail.com) sortu ditugu, gure proiektua zabaldu eta arrakasta izan dezan. Gainera, bide horietatik gurekin harremanetan jartzeko aukera izateaz gain, sortuko dugun parafina erosteko aukera dago.
Azkenik parafina egiteko materialak lortu ditugu eta gure lehen laginak sortu ditugu, zer hobetu behar dugun ikusteko. Horrekin konturatu gara, nahiz eta parafinak bere funtzioa ondo bete, bere usaina eta kolorea aldatu behar ditugula. Horregatik, orain material berrien bila gabiltza.
