PROIEKTUEN TXAPELKETAKO EPAIMAHAIA

2023-24 ikasturtea

Aurtengo ediziorako, Euskal Herri mailan itsas hondakienen ikerketan eta hezkuntza proiektu berritzialeetan erreferenteak diren eragileetako profesionalak bildu ditugu hezkuntza proiektu honen baitan ikasleek sortuko dituzten 100 proiektu baina gehiago baloratu eta hoberenak saritzeko.

Ekainak 18an txapelketako 10 proiektu saridunak ezagutaraziko ditugu, adi egon!

Hona hemen epaimahaiko kideen aurkezpenak:

ZABORWORLD

ARANTZAZUKO AMA BHI, 3C, PENAIDAE TALDEA

Kaixo gure proiektua aurrera eramateko deialdi bat egin dugu, Astigarragan jendea goiz batean gurekin etor dadin plastikoa jasotzera, horrela dugun arazoaz jabetu eta ohiturak birplanteatzen lagundu dezakeelako. Ondoren, jasotakoarekin, mundu mapa bat birsortu nahi dugu, mapa horretan mundu osoan zehar dauden plastikozko irlak gehitu nahi ditugu. Deialdia kartel bidez zabaldu dugu, fisikoki jarri ditugu, udalak ere zabalkundean lagunduko zigula esan zigun eta zuek ere zabaldu dezakezuelakoan, hona hemen:

PELLET PULTSERAK

ARANTZAZUKO AMA BHI, 3C, NOMOAK TALDEA

Gu Arantzazuko Ama-ko “Nomoak” taldea gara. Proiektuan gure itsasertzeanpellet-ek sortzen duten kutsaduraren arazoan zentratunahi izan dugu.  Eskolarekin Zurriolara  irteera egin genuenean, benetan dugun arazoak inpaktatu gintuelako.  Arazoa zabaldu nahi dugu kontzientziak astintzeko eta pultsera tailer bat egitea pentsatu dugu, Astigarragan egin go dugu eta udalak baimena emanez gero, Maiatzaren 11ean izango litzateke, horren informazio zehatzagoa aurrerago zabalduko dugu. Baina tailerra egin ahal izateko pelletak behar ditugu, gainera jasoketa horrek ere arazoarekin kontzientziatzeko balioko du ere. Jasoketa Apirilaren 29an izango da Zurriolako hondartzan. Animatu eta zabaltzen lagundu!!!!!

BASOGA

ARANTZAZUKO AMA BHI, 3B, POISSON TALDEA

Bideoan esan genuen moduan gure proiektua  Astigarragako  sagardo denboraldian sortzen diren hondakinen inguruko arazoan oinarritzen da.

Udaletxeari idatzi genion, hondakinen arazoari aurre egin ahal izateko erabilera bakarreko edalontziak murrizten ahalegindu nahi genuela esanaz. Gure proposamena behin baino gehiagotan erabili daitezken edalontziaen erabilera sustatzea da. Gai honen inguruan sakonago hitz egiteko hitzordu bat lortu dugu alkatearekin, eta datorren asteartean izango da bilera hori arratsaldeko 16,30tan. Bitartean aurkezpen bat prestatu dugu gure proposamena zehazteko eta aurkezteko asmoz. Kontatuko dizuegu nola joan zaigun eta zeintzuk izango diren hurrengo pausuak.