ARANTZAZUKO AMA BHI, 3B, PLASTICEAN TALDEA
ITXIERA BIDEOA: MURALPLASTIK
ARANTZAZUKO AMA BHI, 3B, PLASTICEAN TALDEA
Plastikozko tapoiak
Laskorain Ikastola, 4A, Plastikozko tapoiak
TALDEKIDEAK: Unai Prieto, Adei Sagasti, Manex Huarte
2. ASTEA:
Lehenik eta behin, erreportajea egitez bukatu dugu, Tolosako egoera eta itsas hondakinen egoera azalduz eta aztertuz, eta erreportaje hori ataria aldizkarira bidali dugu jendeak ikus dezan. Bestalde, kaxetako plastikozko tapoiak bildu ditugu eta horiekin figurak egiten hasi gara.
Eguzkilore birziklatze kanpaina
Laskorain Ikastola, 4A, Eguzkilore birziklatze kanpaina
TALDEKIDEAK: Sara Larrinaga, Nahia Obeso eta Maddi Mendibil
2. ASTEA:
Azken aste honetan azken aurkezpena egitera joan gara azken gelara.
Asteazkenean, baimen orrien bila joan ginen. Umeek nahiko erantzun ona izan dute eta ia-ia denek ekarri dute orria sinatuta. Gainontzekoen paperen bila atzo, osteguna, joan ginen. Gainera, atzo konpetentziko bi orduak testua egiteko aprobetxatu genituen.Â
Horretaz gain, folletoaren bi argazki eta haurrei aurkezpenean erakutsitako alternatiba jasangarriak igo ditugu instagrameko kontura.







Kapuccinoak
Laskorain Ikastola, 4A, Kapuccinoak
TALDEKIDEAK: Emily Mills, Irati Cristobalena, Eider Beraza, Laida Aldanondo
2. ASTEA:
Astelehenean gure katiluen prozesua hasi genuen. Youtube-ko tutorial baten bidez, eskuzko katiluak nola egiten ziren ikasi genuen. Lauon artean lau katilu egin genituen.
Asteazkenean berriro igo ginen ganbarara, eta beste lau katilu egitea lortu genuen, oraingoan hobeak.
Atzo, osteguna, goizean bakoitzak beste katilu bat egin dugu. Horrez gain, arratsaldeko bi orduetan tailer ireki bat antolatu dugu; alde batetik, nahi duten ikasleek katiluak egiten parte har dezaten; eta, beste alde batetik, itsas hondakinen murrizketaren kontzientziazioa gehiago zabal dezagun. Aurrez gonbidapen bat bidali genien ikasleei tailerrean parte hartzeko. Azkenik, proiektuaren memoriaren aurrerapen bat idatzi dugu, irakasleek ebaluatu dezaten.

KONTSUMO OHITURAK
Karmengo Ama IPI, 3B
KONTSUMO OHITURAK
Karmengo Ama IPI, 3A
HERRIKO HONDAKIN EGOERA
Karmengo Ama IPI, 3B
HERRIKO HONDAKINEN EGOERA
Karmengo Ama IPI, 3A
ESKOLAKO HONDAKINEN EGOERA
Karmengo Ama IPI, 3A
