Karmengo ama IPI, 3A, Ekologikotarrak taldea
Kaixo lagunak! Aste honetan lan ugarirekin ibili gara. Baina, proiektuari dagokionez, aurrera egin degu Ekologikotarrak Ekologics proiektuarekin! Aste honetan, kartel eder bat egin dugu, gure DBH -ko klasekideei berri emateko. Beste aldetik, gaizki-ulerturik ez egoteko, arau batzuk sortu ditugu. Gaur, (maiatzak 28) DBH-ko klase guztietara joan gara berri ematera eta erronka asko gustatu zaie. Ikusiko dugu zenbat plastiko bilgarri pilatzen diren klase bakoitzean eta horri begira, saritxo bat egongo da! Hurrengo astean, berri gehiago eta hobeagoak!
