Eguzkilore birziklatze kanpaina

Laskorain Ikastola, 4A, Eguzkilore birziklatze kanpaina

TALDEKIDEAK: Sara Larrinaga, Nahia Obeso eta Maddi Mendibil

3. ASTEA:

Azken aste honetan, gehienbat zeramikat taldeari tazak egiten laguntzen aritu gara.

Gure proiektuari dagokionez, egun batean eskuorriak inprimatu, moztu eta doblatzen aritu gara. Ondoren ostegunean, folleto horiek banatzera kalera atera gara hirurok. Eroskin eta BMn. Jendeak nahiko erantzun ona eduki du eta batzuri gure proiektuan interesa jarri dute.

Gainera, folletoak banatzean, Instagramen argazki bat igo dugu, gure jarraitzaileei jakinarazteko.

Folletoak banatzera atera garen egunean, pintura erosteko aprobetxatu dugu, eta dendako emakumeak hainbat gomendio eman dizkigu poltsak margotuko ditugunerako.

Gainera, LH ko irakasleekin berriro ere harremanetan jarri gara poltsak margotzeko egunak pixkanala zehazten joateko.