EKOLOGICS

Karmengo Ama IPI, 3A, Ekologikotarrak taldea

Aupa lagunak! Gaur, maiatzak 29, Ekologics erronka prestatzen ibili gara! Orain, dena prest dago! Kartelak, informazioa… Dena egina! Orain, itxaron behar dugu. Ostirala, egun handia izango da bai guretzat eta bai gure planetarentzat. Hona hemen gure lanaren pare bat argazki. 

oplus_1026
oplus_1058

EKOLOGICS

Karmengo ama IPI, 3A, Ekologikotarrak taldea

Kaixo lagunak! Aste honetan lan ugarirekin ibili gara. Baina, proiektuari dagokionez, aurrera egin degu Ekologikotarrak Ekologics proiektuarekin! Aste honetan, kartel eder bat egin dugu, gure DBH -ko klasekideei berri emateko. Beste aldetik, gaizki-ulerturik ez egoteko, arau batzuk sortu ditugu. Gaur, (maiatzak 28) DBH-ko klase guztietara joan gara berri ematera eta erronka asko gustatu zaie. Ikusiko dugu zenbat plastiko bilgarri pilatzen diren klase bakoitzean eta horri begira, saritxo bat egongo da! Hurrengo astean, berri gehiago eta hobeagoak!

VENUSEN ABENTURAK

Karmengo ama IPI, 3B, EcoLina taldea

Aurrerapausoak. Maiatzaren 20-26 astea

Papera moztu dugu gure paper birziklatua egiteko.

Papera uretan utzi ondoren, bandejetan jarri genuen lehortzeko eta orri forma hartzeko.

Papera bandejetan zegoela paperarekin pixkat lehortu dugu prozesua azkarragoa izateko.

Libururako pertsonaiak marraztu ditugu paper batean, bozetoak izango direnak.