EKOLOGICS

Karmengo ama IPI, 3A, Ekologikotarrak taldea

Iepa lagunak! Segurtatu genizuen bezala, txapelketako irabazlea atera zaigu. DBH 1.B klaseak irabazi du! Guretzat, ohore handia izan da, 20 pertsona gutxi gorabeherako klasean 2 plastiko soilik atera izana! Orain, idatzi bat prestatuko dugu ikasketaburuentzat, hurrengo urtean, egun ba bat proposatuko dugu plastikorik gabeko hamaiketakoa izateko. 

Gutxi barru, berri gehiago izango dituzue!
Aio lagunak!

GUREKIN IKASI

Karmengo ama IPI, 3A, Octopus taldea

Atzo, ekainak 3, Lehen Hezkuntzako 3. A mailako haurrekin elkartu ginen, haiekin lehen eskola egiteko, tetrabriken gaia pixka bat azaltzeko eta eskulana egiteko. Harrigarria bada ere, ondo atera zen, eta lortu genuen haur guztiak ondo pasatzea eta gaia ulertzea.

GUREKIN IKASI

Karmengo ama IPI, 3A, Octopus taldea

Aurrerapausoak:

Lehenik eta behin 3 mailako klaseko irakaslei email bat bidali diegu bat proiektua eta ,itsas hondakinen erronka azaltzeko , hori bukatu eta gero aurkezpen hau egin dugu gero txikiei argazkiekin zaborraren egoera azaltzeko eta hobeto ulertzeko.

Eskulanari buruz hainbeste zalantza izan ondoren, tetrabrikekin moderoak egitea erabaki dugu.

Izan ere, egun batzuetan geratu gara hiruak frogak egiteko eta dena prestatzeko. Ondoren haurrei eskulanak erakusteko gure adibidearen laguntzarekin.

Eskulanak egin eta gero, eskulana nola egiten den idatzi eta marraztu dugu orri batean, pauso, materiala… gero haurrei errazago azaltzeko, eta guk erreferentzi bat edukitzeko.

GUREKIN IKASI

Karmengo Ama IPI, 3A, Octopus taldea

Aurrerapausoak:

Gai guztia pentsatu ondoren, gidoiarekin batera aurkezpen bat egin genuen haurrei munduan zaborrarekin eta tetrabrikekin gertatzen zen arazoa azaltzeko baina zehazki tetrabriketara zuzenduta doa aurkezpena, birziklatzerakoan zituen arazoak zehazki. Laburbilduta  argazkiekin eta azalpen laburrez, ondo ulertzeko eta etorkizunean neurriak hartzeko.

EKOLOGICS

Karmengo Ama IPI, 3A, Ekologikotarrak taldea

Aupa lagunak! Gaur, maiatzak 29, Ekologics erronka prestatzen ibili gara! Orain, dena prest dago! Kartelak, informazioa… Dena egina! Orain, itxaron behar dugu. Ostirala, egun handia izango da bai guretzat eta bai gure planetarentzat. Hona hemen gure lanaren pare bat argazki. 

oplus_1026
oplus_1058

EKOLOGICS

Karmengo ama IPI, 3A, Ekologikotarrak taldea

Kaixo lagunak! Aste honetan lan ugarirekin ibili gara. Baina, proiektuari dagokionez, aurrera egin degu Ekologikotarrak Ekologics proiektuarekin! Aste honetan, kartel eder bat egin dugu, gure DBH -ko klasekideei berri emateko. Beste aldetik, gaizki-ulerturik ez egoteko, arau batzuk sortu ditugu. Gaur, (maiatzak 28) DBH-ko klase guztietara joan gara berri ematera eta erronka asko gustatu zaie. Ikusiko dugu zenbat plastiko bilgarri pilatzen diren klase bakoitzean eta horri begira, saritxo bat egongo da! Hurrengo astean, berri gehiago eta hobeagoak!