KONTURATU_3.astea

KOLDO MITXELENA BHI, 3.B, LARANJA JUSTIZIEROAK

Aste honetan gidoia egiten amaitu dugu. Azkenean bi iragarki egitea pentsatu dugu. Zehaztu dugu noiz, nola eta nola grabatuko ditugun bi iragarkiak. Gure iragarkiak nola zabaldu publikoari ere pentsatzen ibili gara.

KONTURATU_2.ASTEA

KOLDO MITXELENA BHI, 3B, LARANJA JUSTIZIEROAK TALDEA

Aste honetan bideoaren gidoia egiten hasi gara. Beharko dugun materiala ere biltzen hasi gara.

ITSAS PLASTIKOEN KONTZIENTZIA_2.ASTEA

KOLDO MITXELENA BHI, 3B, THE JULAIS

Zer egingo dugun pentsatzen hasi gara eta lanak banatu ditugu. Aste honetan, plastikoak eskolara ekarri eta plastikozko pertsona egiten hasi gara. Lehenengo, plastikoak garbitu eta lehortu egin ditugu eta gero itastsi gabe formak egin ditugu.

EPOXI_2.ASTEA

KOLDO MITXELENA BHI, 3.B, EKO SCRAP TALDEA

Resina erosi dugu eta Zurriolako hondartzatik hainbat plastikotxo bildu ditugu. Datorren astean moldeak erosi eta frogak egiten hastea da helburua.

ADIN ITSAS PLASTIC_2. ASTEA

KOLDO MITXELENA BHI, 3A, ECAI TALDEA

Adin nagusiko etxeko arduradunekin harremanetan jarri ginen hasiera batean eta gure proiektua azaldu ondoren, prest azaldu ziren gurekin parte hartzera. Beraiekin adostu dugu tailerra aurrera eramateko eguna.

Bitartean, adinekoei itsas-hondakinen arazoen berri emateko aurkezpen bat prestatzen ari gara eta bestetik beraiekin egingo dugu tailerra antolatzen hasi gara. Tailerra egiteko ideiak bilatzea da gehien kostatzen ari zaiguna.

MUNDU HOBEA_2.ASTEA

KOLDO MITXELENA BHI, 3B, SM TALDEA

ANTZERKIA: Antzerkiaren gidoia eginda dugu, bakoitzak zer egin behar duen eta zer pertsonaia duen jakinda da. Hona hemen antzerkiaren gidoiaren zirriborroa:

ABESTIA: Abestiarekin ere hasi gara, baina, ez dugu bukatu. Abestiaren doinua erabakita daukagu baina letra amaitzea falta zaigu. Gure abestia, gelaz gela abesteko gogoa dugu, eta horretarako gure abestia zabalduko dugu.

SARE SOZIALAK: Instagram-eko kontua egin dugu bertan gure proiektua partekatzeko.

KARTELAK: Kartelekin hasi gara, baina oraindik ez dugunez zuzendaritzarekin hitz egin, ezin izan dugu data jarri eta bukatu gabe utzi dugu. Kartel hauetan antzerkiaren idei nagusiak partekatzen ditugu. Hurrengo astean eskolatik zehar jartzeko asmoa daukagu.