Iepa lagunak! Segurtatu genizuen bezala, txapelketako irabazlea atera zaigu. DBH 1.B klaseak irabazi du! Guretzat, ohore handia izan da, 20 pertsona gutxi gorabeherako klasean 2 plastiko soilik atera izana! Orain, idatzi bat prestatuko dugu ikasketaburuentzat, hurrengo urtean, egun ba bat proposatuko dugu plastikorik gabeko hamaiketakoa izateko.
Gutxi barru, berri gehiago izango dituzue! Aio lagunak!
Atzo, ekainak 3, Lehen Hezkuntzako 3. A mailako haurrekin elkartu ginen, haiekin lehen eskola egiteko, tetrabriken gaia pixka bat azaltzeko eta eskulana egiteko. Harrigarria bada ere, ondo atera zen, eta lortu genuen haur guztiak ondo pasatzea eta gaia ulertzea.
Lehenik eta behin 3 mailako klaseko irakaslei email bat bidali diegu bat proiektua eta ,itsas hondakinen erronka azaltzeko , hori bukatu eta gero aurkezpen hau egin dugu gero txikiei argazkiekin zaborraren egoera azaltzeko eta hobeto ulertzeko.
Eskulanari buruz hainbeste zalantza izan ondoren, tetrabrikekin moderoak egitea erabaki dugu.
Izan ere, egun batzuetan geratu gara hiruak frogak egiteko eta dena prestatzeko. Ondoren haurrei eskulanak erakusteko gure adibidearen laguntzarekin.
Eskulanak egin eta gero, eskulana nola egiten den idatzi eta marraztu dugu orri batean, pauso, materiala… gero haurrei errazago azaltzeko, eta guk erreferentzi bat edukitzeko.
Kartel hauek jarri ditugu irakasle geletan eta kafe makinan, plastikoaren kontsumoa murrizteko asmoarekin eta gure poriektua gauzatzeko, hau eta gero, leku berdinetan jarriko dugu gure galdetegiaren erantzunak irakasleak ikusi ahal izateko, eta hilabete erdi edo horrela izango dute aldaketa bat egiteko.