Eskuak buztinetan

Laskorain Ikastola, 4B, “Eskuak buztinetan” taldea

TALDEKIDEAK: Araitz de Miguel, Uxue Maiza, Eunate Gastesi eta Izar Elduaien.

1. ASTEA:

Azkenenko asteetan proiektua aurrera emateko egin beharrekoa pentsatu eta antolatu dugu, eta aurkezpen bideoa grabatu. Behar dugun materiala ere erosi dugu, hots, buztina,  eta buztinezko poteak egiten hasi gara. Instagrameko kontua ere sortu dugu eta bertan tazak nola egin azaltzeko publikazio bat sortu dugu.